2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Apustua

Itsasorik ez zuela bistaratu esanez jausi zen marinela kareletik negarrez gezurretan dabilen maitale traketsa lez memoria salduta apustu ilun batean ezin akordaturik kresala non gorde zen. Igaro dira uztailak uda beltz horretatik baina bertan dihardu alargunak isilik itsasoak jan zuenari barkatu ezinik "memoria nola jokatu huen bada hik?" noizean behin begiradaz galdetzen duelarik. Eta haren oroimenak nire eskuetan azaldu ziren marinel zahar baten heriotz ostean herentzia gisan kutxa gotor baten sarraila handi baten giltzapian dardara batean giltzaz zabaldu eta barnera sartzean. Kostaldeko herriak, ekaitz basatiak etxera itzultzean lehen berriak hazitako haurra, agur gabekoak atzerriko herri batean izara bustiak lo gabeko gauak, eta hitz ahaztu bat apustu batean galdutako orduak.