2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Ele lapurra

Basapizti ilun batekin topo egin dut goizean,
hitzak erausten zizkidan, ezpainak hozkaka heltzean,
saihetsetatik heldu dut birikak kanporatzeko,
arnasa lapurtu eta kantu lizunak egiteko.
Galde egin dizut bidea, erantzunik ez ordea
heriotza da zurea, izenik ez ematea.
Itota zelakoan alde egin dut lekutik
gosaria bota eta burua kokatu ezinik
beste dialekto batez mintzatzen naiz horregatik
arnasik ebatsi ez eta hitza kendu diot barnetik.
Donge, sakats, gaizto enea, mututua eta hitz gabea
itzulidazu neurea, ele bako larrasugea.