2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Bizkar hezurrean

Denboraren hondarrezko orratzak
Irristan dira ene bizkarrezurrean
Behe-lainotan baino isilago
Ukitzen du ene aldaka argitasunak
Haize hotzena bistan da
Zure hitzek bezala zulatzen du ene azala
Haize hotzena bertan da
Mendeak dira hitzik aditu ez dudala.
Jada ez dut espero inorengandik hitzik
Aurreiritzi aunitz eraiki dut gogotik
Ordea agur egin didazu
Hitzik gabe, badakizu.

Eta ez badut merezi
zuregandik keinurik
Egunsentiak eraman nazala
Esku bete damu zuregana.

Eraman nau, argia badator
Ezer ez duzu ulertzen
eta ni hemen nago
Esku bete damu,
oinak lur gainean
Ene inozentzia
errudun bihurtuz.

Eraman nau, argia badator
Ezer ez duzu ulertzen
eta ni hemen nago
Jaio aurretik
eresiak kantatuz
Ez nauzu ezagutzen baina
zure barkamena dut.