2020.01.23
Kasernarat

Kasernarat

  • 2011 - 2016
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Folka, Bluesa, Rocka

Atzera

Elkar Estudioa Sesioak

Okerreko bidetik

Labana kamutsaz ebaki bideak
gure oin aztalak beltz badira hobe
topatu garen izara azpietan
orain azeriek dantza egiten dute.

Gonbidatu zaitut gaur irakasteko
une garratzenak beti ez direla kalte
harramazka oro eresi bat balitz
gorpu ederrena utziko zenuke.

O, sugarra bilatzen errautsetan
O, sugarra bilatzen errautsetan
O, sugarra bilatzen errautsetan
O, okerreko bidetik…
izter arteetan!

Inoiz bizi ezingo duzun
Bizi horri begira
Hodei beltzenak al ziren
Ala atzean mendiak
Eta denbora hustu da
Espero nuen moduan
Ez eskatu zutaz oroitzeko.