2022.12.01
Kasik

Kasik

  • 2010 - 2015
  • Rocka

Gosea egarri

Porlanezko oihana proiektatzean
luxuzko baratzak, metalezko ontzietan
giza erregaia sistemaren zainetan
patua aldagaitza da, askoren ustetan.

Hala omen gara, azken eslaboia
espezietan gorena, makina perfektua
dena molda dezakegu, teoria badakigu
jakintzaz dena irentsi dezakegu!

Gosea egarri, dirua mugarri.

Hiru mundutan aurrena ezagutu dugu
bigarrena non den ordea, ez dakigu
hirugarrena bai, aurrean daukagu
patuaren aitzakian guk elikatzen dugu

jakinaren gainean, beharren menpean
erosotasunpean, informazioaren mendean
zuen aurrean, lotsaz diot, neure artean
hiru haur hil dira, hau kanta bitartean