2022.12.01
Kasik

Kasik

  • 2010 - 2015
  • Rocka

Nola esan

Eskailera hauetan aurrera
ez gora eta ez behera
pausoak ondo neurtuko ditut
nire itzalari jarraika
usaimenak gidatuko nau
balio gabeko trasteak baztertzen
kaxak ireki, apalak miatu
ezusteak nire ganbaran!

Nire pentsamenduetan aurrera
eta ezin iritsi inora
pausoak ondo neurtuko ditut
azaldu nahi dudanari jarraika
nire senak gidatuko nau
balio gabeko ideiak baztertzen
oroitzapenen apalak miatu
ezusteak nire ganbaran!

Orri txuridun hiztegia! Oztopo dira nire begiak
ikusi ezin dutenak, buruko ganbaran barrena

Izan dadin esana, uste dudanaren haina!
Izan dadin esana, zuk entzutea behar duzuna!
Izan dadin esana, uste dudanaren haina!
Azkenean izan da esana! Dudana heldu da zugana.