2022.12.01
Kasik

Kasik

  • 2010 - 2015
  • Rocka

Nor da ihesi doana?

Urteak pasa eta berdinean
nor da ihesi doana?
urte galduak dira azkenean biribil batean
baina ni naiz ziklo hontan
besterik ezean ihesi doana
baina zalantza bat dut oraingo honetan

Sentitzen dena esatean
nor da ihesi doana?
hitzak gainezka egitean biribil batean
baina ni naiz ziklo hontan
besterik ezean ihesi doana
baina zalantza bat dut oraingo honetan
galdetzean, jakitean, jabetzean

Ertzetan, biribil ertzetan
nabil irteera bila
hitzetan, ezin esan hitzetan
jakin, hau ez da sentipen hila!