2022.03.09
Kaskezur

Kaskezur

Atzera

Zuzenean Le Bukowskin (2015/11/14)

Atzera

Izan ginen (Bixamona Fest, 2018/07/01)

Atzera

Keinuak (B Aldea, Gaztea)

Atzera

Mendiak 1976

Pasokoak

Behin
lerroan zaudela
irteteko gogorik ez daukazu ta.
Han
ispilu atzean
edozeinen beldurren artean, zai.

Zer zaude marruka? Non zaude?
Buru makurrek nazkaz hil haute.
Guztiz agortuta, biziki aspertuta,
"arnasa hartzearen eta ematearen kontra".

Inolako etenik ez duen espiral zurian.
Zuretako bizitza deitzen den filme kaskarrean.

Pasokoa zara.

Han
konparazioan.
Irabazle sentitzen zaren einean.
Han
penagarriena
irabazle sentitzen zarela da.

Zer zaude begira? Non zaude?
Begi zuloek faltan bota haute.
Guztiz agortuta, biziki aspertuta,
"arnasa hartzearen eta ematearen kontra".

Inolako etenik ez duen espirala baita
zuretako bizitza deitzen den sasi antzezlana.

Pasokoa zara.

Behin lerroan gaudela irteteko gogorik ez daukagu ta
gorputzak ahulak dira; ele gaizto, erdi aroko esaerak.
Ele gaizto, erdi aroko izaera.
Pasokoak gara, pasokoak gara.

Pasokoak gara.