Bat batean lurra sabai bihurtu zen eta gauzak gorantz erortzen hasi ziren.
Loalditik esnatu begi bat ireki.
Berriz itxiko dugu, ez digute kenduko lorik.
Ez da magia beltza, egia bertzerik.
Ezpatak zeharka eta ez da ikusten hilkutxarik.
Bapaten lurra sabai bihurtu zen eta gauzak gorantz erortzen hasi ziren.
Aldeetara begira lepohautsiak.
Izadia ala zaborra; zein ailegatu da urrunen?
Eta sagarra segitzen du osorik,
buruan zuena nabalkadaz josirik.
Agertu da emakume bizarduna,
eta berriz gauzak gorantz erortzen hasi dira.
Bapatean lurra sabai bihurtu zen.