Lander Santamariak (bateria), Ainara Ibarrak (baxua), Jon Mindegiak (gitarra, ahotsa) eta Iñigo Belzunegik (gitarra, ahotsa) sortu zuten Kaskezur taldea, Baztanen (Nafarroa). Laukote horrek grabatu zuen taldearen lehen maketa, 2005ean. Ondoren, istripu baten ondorioz Lander Santamaria zendu zen, eta haren hutsunea Luismi Garciak bete zuen. Geroago, Phillipe Santamariak Garcia ordezkatu zuen. Hiru disko grabatu ditu taldeak, eta azkena bereziki goraipatua izan da.