2023.06.02
Kattalin eta nenufarrak

Kattalin eta nenufarrak

  • 2019
  • Pop-rocka

Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.

Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki GardenakLiher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…

Hubble

Gozoegia zait azukre hutsa ahoan

Are gehiago, mina osorik naizenean.

Larrua arrastaka, bihotza pixka bat urratuz.

Higatu nintzen, entzun saihetsak bistan ditut.

Beldurra hautsetan dagoela sentitu dut.

Grapa pare bat nire ahots kordak josteko.

Eta kopa hotzetan zerbitzatu ditut Limoi tanta bat eta bost kantu.

Abestien barruan nahi dut, azalaren barruan ezin dudalako.

Gaur etxeraino sartu zait unibertsoa.