2023.06.02
Kattalin eta nenufarrak

Kattalin eta nenufarrak

  • 2019
  • Pop-rocka

Unibertsityate giroan sortu zen taldearen ideia, 2019an. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean, eta bost abestiko maketa grabatzeko aukera surtatu zitzaion Ibai Osinaga (Ibil Bedi) tekniko-gidaritzat hartuta. Azkenean 2021eko irailean sartu ziren entsegu lokalean hiru musikariak: Sara Iriarte (Villabona, Gipuzkoa, 2001), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1996) eta Jon Sagarna (Gabiria, Gipuzkoa 1998). Urte horretako abenduan grabatu zuten bost kantuko ep-a Irunberrin (Nafarroa), Sima estudioan, eta 2023ko maiatzaren hondarrean eman dute argitara. Gabirian dute enstegu lekua.

Sara Iriarteren letrek sakontasun poetikoa dute, ‘ni’ zauritu baten korapiloetatik atereak baitira. Ahots indartsua du, popetik bezala edaten duena musika belztetik edo folketik, leunerantz bezala egiten duena indarrerantz. Pop-rocka dute ardatza eta erreferenteen artean aipatzen dituzte Ibil Bedi, Izaki GardenakLiher, Pleura, Amy Winehouse, Alicia Keys, Silvia Perez Cruz…

Larrua

Biluzteko urgentzia bat
Neguaren bals goiztiarrean.
Almohadak badaki geografia berriaz,
Denbora pusken denbora puskatuaz.
Barrutik estutzen ari naiz
Eta ez naiz irteten.
Ia bihotza bota dut
Hitzak idazten.
Eta zeri jartzen dizkiogu hitzak
Ez bagara ikusten?
Ez dakit erroparik gabeko larrua biluzten.

Ez dakit zein organotan gordetzen diren kristalak,
Hezurrek alde egingo duten
Pultsazioei itxaroten.
Ez dakit nola larrua ernaldu
Nola ez akabatu
Dantza zati hau.

Lizunak zauriak estaltzean
Ikasiko dugu
Lubakietan lo egiten.
Lizunak zauriak estaltzean
Ikasiko dugu
Larru hau nola maitatu.