2018.06.13
Kau Kori Kura

Kau Kori Kura

  • 1972
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Popa

Atzera

Txalapartariak

Atzera

Bapañue

Atzera

Pollo-e

Atzera

Kaka erregularki egitea ona da

Atzera

Kraken jana

Atzera

Gora hidalkoak

Atzera

Ximaurre!

Atzera

Mozorro gaua

Atzera

Arritxu Gelatxo

Atzera

Gora eurobision!

Atzera

Sor Benita

Atzera

Ogixa

Atzera

Eroskin tripaloski

Haurraren gauerdiko eztula

Goizean goiz joan gara familia guztia, 
Lagun batzuekin hondartzara, 
Ume guztiak jolasten ibili dira, 
Haserretu gabe, barre algaraka, 
Gu ere, ederki, jana eta edana, 
Milaka kontu eta eguraldi ederra, 
Afaldu ere kanpoan egin dugu, 
Etxera iritsi gara eta umeak leher eginda, 
Ipuinak kontatu beharrik ez, 
Segituan lokartu dira, 
Eta denbora daukagu biok, 
Nahi deguna egiteko, 
Benetan egun perfektoa 
Egun perfektoa. 

Haurraren gauerdiko eztula, 
Vicks vaporub, po esentzia eta tipula, 
Nahi dezun guztia probatu, baina jakin, 
Ez dela ixilduko sekula, 
Goizeko ordubatak, jaikitzeko sei ordu geratzen dira, 
Orain eztul gutxixeago egiten dabil, 
Ez dezagun galdu itxaropena, 
Goizeko hirurak, umea orain ixilduta ere, 
Oso nekatuta eta haserre zaude, 
Bihar lanera lorik egin gabe, lorik egin gabe, 
Haurraren gauerdiko eztula, 
Vicks vaporub, po esentzia eta tipula, 
Nahi dezun guztia probatu, baina jakin, 
Ez dela ixilduko sekula, 
Haurraren gauerdiko eztula, 
Leihoa zabalik, bost homeopatia pilula, 
Nahi dezun guztia probatu, baina jakin, 
Ez dela ixilduko sekula, 
Goizeko bostak, erosiko degu ahuntz bat, 
bere eztula omen da arina, ia entzunezina, 
Nere aitonaren osaba bat bizi zen bakarrik, 
Ahuntz batekin, 
Horrek bai jakin! 
Lanetik bueltan ferira, ahuntza erostera, 
Lanetik bueltan ferira, ahuntza erostera, 
Lanetik bueltan ferira, ahuntza erostera.