2018.06.13
Kau Kori Kura

Kau Kori Kura

  • 1972
  • Ordizia (Gipuzkoa)
  • Popa

Atzera

Txalapartariak

Atzera

Bapañue

Atzera

Pollo-e

Atzera

Kaka erregularki egitea ona da

Atzera

Kraken jana

Atzera

Gora hidalkoak

Atzera

Ximaurre!

Atzera

Mozorro gaua

Atzera

Arritxu Gelatxo

Ximaurre

Txalet haundi bat eraiki dute
donostiar batzuk baserri ondoan
ta astebururo etortzen dira
famili osoa mercedes baten
ta udaberrian ia egunero
mobillera deitzen digute
eozein ordutan, egun edo gau
20 metrota egonda ere
usai txarra dago, oilarra goizegi jaikitzen da
traktore hotsa gehiegizkoa da
50 aldiz, berdina entzun eta gero
mobille utzi, ean etxea jun, ta zera esan diet
ximaurre, burutik bera
ximaurre, botakoizuet
ximaurre, kalekumeak,
ximaurre, zerta zatozte,
ximaurre, eztakizue,
ximaurre, errespetatzen,
ximaurre, bizimodue,
ximaurre, holakoa dek hemen
familiko ama, da ekolojista ,
eta semea, beganoa,
alaba da, zentzudun bakarra,
aita, ni hemendik banoa
ortu xar bat e ez due jarri
ta ez diote hitzeiten elkarri
eun guztie mobillai beida
hola ibiltzeko zerta etorri dia
oilaskoak guk hiltzea etzaiek ondo iruditzen
ta ardi kakak omen dare biden
baño hori bai, belarra jasotzen ai geanen
gure argazki bat jartzen due seittun instagramen
ximaurre, burutik bera
ximaurre, botakoizuet
ximaurre, kalekumeak,
ximaurre, zerta zatozte,
ximaurre, eztakizue,
ximaurre, errespetatzen,
ximaurre, bizimodue,
ximaurre, holakoa dek hemen