2021.06.28
Kauta

Kauta

  • 2001 - 2014
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Lore sorten artean

Bost udaberri badira ez zaudela.
Nekez gogoratu nahi dut agur hura,
zure irribarre apala, bakardadean
hegan joan zinen.

Noraezean!!! oinutsik bidean zehar
maleta bizkar gainean
joan zinen atzean utzita,
maite zenuena,
jaioterria, sorterria.

Ez dut ulertu nahi!! Herri honen itzaletan hazten den sasi-umea
sustrairik ez, lorerik ez dakar.

Ezinezkoa da, urik gabe
hazia haztea.

Udaberri loretsuan
baso zein itsaso ertzean
elkar egoten ginen.
Zerua gurea zen.
Izan
ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea.
Berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen.
---------------
Gorrotatzen dut indarrez!!!
Agintari haien legeek
barkamenik ote dute?
Ez, ez…

Berriz egonen gara
lore sorten artean.

Udaberri loretsuan ,
baso zein itsaso ertzean
Elkar egoten ginen.
Zerua gurea zen.
Izan
ziren urte oparoak
bueltatuko dira maitea.
Berriz egonen gara
lore sorten artean
elkar laztantzen