2021.06.28
Kauta

Kauta

  • 2001 - 2014
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Atzera

Wrecking Ball

Atzera

Zein berri?

Broadwayko bidaia

Hainbeste gauza ditugu
elkarri esateko,
oraingoan adi egon
ez dut berresango.

Urteak dira
artazi ugertuez
hitzak moztu nahian zabiltzala.
Konturatu zaitez
aski duzula
oraingoan.

Antzezle kabroia
Gidoilaria!

Nazkaturik nagoela
zure jokabideaz
egoera puta hau
leher egitera doa.

Zer uste duzu!
Izateko griña
indarkeriaz etengo didazula?
Begiak ireki
aurre egingo dut!
Oraingoan!!

Antzezle kabroia
Gidoilaria!
Zein gezur duzu orain
egi bihurtzeko!

Begiratu nazazu
ez nago bromatan, inozoa!
Zapata ero horiek
hartu eta joan zaitez
Broadway-era!

Utz gaitzazu, zure parodiak “astunak”
bertako ikus-entzuleen onurakoak ez baitira.