Keia talde jaioberria da, baina esperientzia handiko musikariak biltzen dituena. Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, hirukote oñatiar sendoaren babesa dauka ondoan, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Sorkun, Zingira, Lenao edo Amonal taldeetan aritutakoak, besteak beste.