2022.02.09
Keia

Keia

Handitzen naizenean

Handitzen naizenean

Zuzendaritza: Ibai Arrieta

Atzera

Damua

Atzera

Handitzen naizenean

Zuzendaritza: Ibai Arrieta

Lehengo udak hobeak ziren

Beste kolore bat zuten lehengo udek.
Karrikan eskutik helduta maitasun adierazpenak nonahi.
Etxeko terrazak lagunez betetzen ziren,
afari-merienda ostean, hitz-aspertu goxoei heltzeko.

Lurrak ere beste usain bat zeukan,
goiztiriko ihintzak bustia, apika,
arratsaldeko euri-jasekin batzuetan,
itsasoak mendi bazterreraino eramandako kresalarekin besteetan.

Autoak garajeetan utzi ta autobusa hartzen genuen,
umorea bizi den lekuetara joateko.
Urruneko herriak ziren desira pizgarri
bidaia-agentzietako erakusleihoetan.

Eguzki gehiago geneukan patrikan
eta hura baliatzeko bizipoz gehiago,
eta ilunik ez zen gure baitan.

Gauez oheko izarek leuntzen zuten gure gorputza,
goizetan larruazalari eransten zitzaizkion.
Itsas-kai bat, kanpandorre bat, ortzi-muga bisitatu...
aski genuen ahoan irribarrea marrazteko.
Zoriontsu ginen uda haietan, zoriontsuago.

Konturatu ote ginen horretaz guztiaz orduan,
eta ez orain?

Eta gauza bera erranen al dugu etorkizunean, orduan,
ta ez orain?