2022.02.09
Keia

Keia

Atzera

Damua

Oskolaren atzean

Kanpotik azal gogorrekuak
Erasotik beti ongi babestuak
Multzotik banatu nahi ez dugunak

Zabaltzean somatzen da
osorik edo hautsita gauden
oskolaren babesik gabe
zutik mantentzen ote garen
Nor garen

Gogorrak, barrukoaz ahaztuta
Lehorrak, samurtasuna galduta
Hauskorrak, puskatan birrinduta

Eta itzalean, bazterrean geldituko gara
sekula ireki gabe