2014.05.26
Kontrapuntoak

Kontrapuntoak

Gu Kontrapuntoak

PARTAIDEAK

  • Pilar Forkada
  • Jesus Larrañaga
  • Gonzalo Zubizarreta
  • Miguel Azpiazu
  • Luis Iriondo

 
Navidad vasca

PARTAIDEAK

  • Pilar Forcada
  • Jesus Mari Larrañaga
  • Gonzalo Zubizarreta
  • Miguel Mari Aspiazu
  • Luis Iriondo

 

1960an sortu zen Kontrapuntoak taldea, Luis Iriondo Etxanizek (Azkoitia, 1931) Londresera egindako bidaia baten ondoren. My Fair Lady antzezlan musikala ikusi zuen hiriburu hartan, eta euskaraz taularatzeko asmo sendoarekin itzuli zen. Abesturiko zatiak euskara eta gaztelaniara itzuli zituen, baina egitasmoak ez zuen aurrera egin. Hala ere, talde bat sortzea erabaki zuen, eta Azkoitiko lau abesbatzetako zuzendariak hartu zituen: Pilar Forcada, Jesus Mari Larrañaga, Gonzalo Zubizarreta eta Miguel Mari Azpiazu. Lehen urtean Juan Inazio Irureta fraide eta organista izan zen taldeko zuzendari artistikoa. Hura Venezuelara joan zenean Miguel Mari Azpiazuk hartu zuen taldearen lemazaintza. Lehen emanaldia 1960an egin zuen taldeak, artean izenik ez zuela, La Voz de España egunkariak antolatu zuen jaialdi batean. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian abestu zuten estreinako aldian hartu zuten Kontrapuntoak izena.

3347

Luis Iriondo (Azkoitia, 1931).

My Fair Lady izan zen taldeak kaleratu zuen lehen diskoa, komedia musikalaren zatiez osatua. Belter diskoetxe katalanak kaleratu zuen, 1961ean. Urte hartan, Los Xey taldeari agur esateko jaialdi bereziak antolatu ziren, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan lehenengo, eta hainbat herritan ondoren (Eibar, Azpeitia, Aretxabaleta…). Donostiako Concurso de Artistas Noveles lehiaketan garaile izandako artistekin osatu zuten emanaldiotako egitaraua, eta horietako batean Los Xeyrekin aritzea egokitu zitzaion Kontrapuntoak-i. Hain zuzen, Los Xeyko taldekide Guillermo Lazkano eta Juan Urteagaren hainbat kantu grabatu zituzten azkoitiarrek 60ko hamarkadan.

3363

Kontrapuntoak taldearen argazki ofiziala.

1969ra bitartean hainbat disko kaleratu zituzten, 30 inguru. Horietako asko Belter diskoetxearen enkarguz egin zituzten. Denetariko estiloak jorratu zituzten: euskal folklorea (Jesus Guridi), gabon kantak, atzerriko egile garaikideen moldaketak (Charles Aznavour, Charles Trenet, Irving Berlin, Leo Ferre, Cole Porter, Gershwin…), ganbera musika klasikoa, ahots musika erlijiosoa (Luis Iruarrizaga)… Iriondoren hitzetan, “gure berritasuna izan zen polifonia modernoa ekartzea euskal musikara, eta baita ere mundu guztiko kantak abestea, euskaraz edo erdaraz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta abar. Beldurrik gabe. Errepertorio aldetik oso pretentsio handia zuen gure taldeak, eta baita aberastasuna eta musika jakinduria ere” (1). Taldeak abesturiko polifonia asko Tomas Garbizu, Jose Olaizola eta Xipri Larrañagak moldatutakoak ziren.

Diskoak Bartzelonan grabatzen zituzten, eta maiz Espainiako musikari eta ekoizleekin lan egin zuten. Horrela, “Mutilzarrak” 1967an grabaturiko kantuaren moldaketak Augusto Alguerok egin zituen. Hala ere, “La, la, la” 1968an Eurovision jaialdia irabazi zuen kantuaren euskarazko bertsioarekin lortu zuen arrakasta handiena Kontrapuntoak taldeak -jatorrizko bertsioa Massiel espainiar kantariak abestu zuen-. Kantu hura zela eta, Espainiako TVE telebista publikoan agertu zen taldea, larunbat gaueko saio nagusian. “Beti deitzen ziguten larunbat gauerako programa handietarako… Sei kantu abesteko dirua pagatzen ziguten eta bakarra kantatzen genuen, euskaraz zelako. Euskarazko kantu bat abestea bonba txiki bat botatzea bezala zen”, esana du Luis Iriondok (2).

La, la, la“-ren euskarazko kantuaren arrakasta ikusita, Salomeren “Vivo cantando” abestiarekin gauza bera egitea proposatu zion Iriondok Belter diskoetxeari 1969an. Kantu horrek urte hartako Eurovision irabazi zuen, ex-aequo Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereetako kantuekin. Kantua Salomek berak abestea proposatu zuen Iriondok, eta kantari espainiarrak onartu egin zuen. “Kantari bizi naiz” eta “Zu lagun, ni lagun” (“Todos amigos“) single batean agertu ziren.

3351

Lourdes Iriondorekin, Iruñeko Festival de Villancicos Nuevos jaialdian. (1965)

Taldea desegin eta gero, ekoizpenaren arloan aritu zen Luis Iriondo, hainbat artistarekin: Lourdes Iriondo, Xabier Madina (Akelarre), Patxi Andion -Jose Maria Iparragirreren kantuekin osaturiko diskoa kaleratu zuen 1973an-, Mocedades (Kantaldia), Enrique Zelaia… Halaber, Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981) zuzendu zuen, Iparragirreren omenez askoren artean egindako bilduma. Horrez gain, aktore lanak egin zituen zenbait filmetan: Companys, procés a Catalunya (Jose Maria Forne, 1979), Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986), Gran Sol (Ferran Llagostera, 1988)…

ETBko lehen zuzendaria izan zen Luis Iriondo, 1982tik 1984ra.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Berria egunkaria, 2009ko uztailaren 5a
  • (2) Haiek garaiak! irratsaioa, Euskadi Irratia
Gu Kontrapuntoak

ABESTIAK:

Gu

Itxasotik

Ku-ku

Mendizaleak

Irten ezazu

Oi Betlehem

Aleluia

Otoitza

Minuetoa

Maiorazkoak

Arantzazu aldean

Agur jaunak

Los Contrapuntos

ABESTIAK:

Blanca Navidad

Hoy cuna; mañana cruz...

Kontrapuntoak euskeraz

ABESTIAK:

La, la, la

Aleluia

Los Contrapuntos

ABESTIAK:

Maiorazkoak

Soy blusa vitoriano

Romería en el País Vasco

ABESTIAK:

Baserritarrak

Nere-urrundik

Maritxu

Kuku

Agur jaunak!

ABESTIAK:

Agur jaunak!

Katalin

Mutilzarrak

Tra la ra!

Belén vasco

ABESTIAK:

Olentzero

Orain seaska, gero gurutza

Artzai buru txiki bi

Jesus jaio da

Navidad vasca

ABESTIAK:

O, Eguberri gaua!

Artzai buru txuri bi

Aingeru adoratzea

Jesus jaio da!

Mesias saritan

Olentzero

Oi Betlehem

Gabeko izar

Birjiña

Orain seaska; gero gurutza

Gabaren erdian

Cantos vascos

ABESTIAK:

Gernikako arbola

Txeru

Maiteari

Gitarra zartxo bat det

Minueto vasco

Gabon abestiak

ABESTIAK:

Aur eder baten billa

Aingeruak adoratzea

O Eguberri gaua!

Birjina maite

Navidad vasca

ABESTIAK:

Portal bendito

Oh Belen...!

A medianoche

Al nacimiento del hijo de Dios

Aquí las Vascongadas

ABESTIAK:

Sidra y acordeón

Nere etxea

Urri, urri, urra

Erromerian