2023.02.02
Korkut

Korkut

  • 2013
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Metala, Post-hardcorea

Atzera

MCMIII

Ez dut geldituko

Hainbestetan zapalduz geure geroa
ta zenbat alditan atximurtu gintun karramarroak?
Bizitzaren jolasetan non ote du errebantxak lekua?
Soilik gure begietan dugu galdera horren erantzuna

Oh, gogorrago! Haitzak lehertu arte ez dut geldituko
Oh, gertuago! Zu hemen izan arte ez dut geldituko

Hasi da jada zauria osatzen
beldur hotzaren leihoak isten
putreak hasiak dira urruntzen
noiz arte iraun beharko du zu gabe
oroimen gaizto hau nahi badezue gorde
odol artean bustiko zarete

Oh, gogorrago! Haitzak lehertu arte ez dut geldituko
Oh, gertuago! Zu hemen izan arte ez dut geldituko
Oh, gogorrago! Haitzak lehertu arte ez dut... ez dut geldituko!