2023.02.02
Korkut

Korkut

  • 2013
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Metala, Post-hardcorea

Atzera

MCMIII

Nola liteke

Nola liteke jendea horrela erotzea?
nola liteke horretarako gai izatea?
nola liteke non ote, non ote gure limitea?
nola liteke hau izatea erantzuna?

Historia astakeriaz beterik
deja vu bat, ahulari mezprezua
gorrotoa loratzen bere artean
argi dago orain ez gara, ez gara hobeak

Gizakume guztietan gure pizti zati hori
ezinbestekoa al da?

Nola liteke, espezie berekoa al naiz?
nola liteke, gai izango al nintzateke?
nola lteke? nire burua ez dut ulertzen
nola liteke? inork ez dit erantzuten

Menderik mende ilustrazio bidean
antzemateko egoera larrietan
instintoa momentuko gidaria hau al da gure
benetazko izaera?

Gizakume guztietan gure pizti zati hori
ezinbestekoa al da?