2023.02.02
Korkut

Korkut

  • 2013
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Metala, Post-hardcorea

Atzera

MCMIII

Inertzia

Gure zoriak bideratuak jada
aldapa behera doan harri baten moduan
Bide bakarra ote? zein da gadera?
gurpil baten moduan hurrengo 20 urteetan

Kontrol guztia galtzen ari naiz
ezin ahal dut haren norabidea aldatu?
Kontrol guztia galtzen ari naiz
ezin ahal dut haren norabidea aldatu?

Inertziaren bideak harrapatzen zaituenean
honi aurre egitea, gogorra bezain zaila dena
inertziaren bideari....

Zein da benetazko aukera?
ez al dira ametsak benetazko desira?
Hor al dago bizitzaren gakoa?
Irudimena daukat nire bide berria

Bidezidor hori hartu egin nahi dut
orain seguru nago ezin naiz ausartu
Bidezidor hori hartu egin nahi dut
orain seguru nago ezin naiz ausartu

Inertziaren bideak harrapatzen zaituenean
honi aurre egitea, gogorra bezain zaila dena
inertziaren bideari....