Krifis 2024an Donostian sortutako metal instrumental taldea da. Haien musikan riff indartsuak, erritmo aldaketa ugari eta dinamika kontraste handiak aurki daitezke, euren estiloari nortasun propioa emanez. 2025eko irailan lehen lana argitaratu zuten: Anabasis. Bertan metal progresiboa, metal alternatiboa, stonerra eta punka nahasten dira bizitzaren argiak eta itzalak islatzeko, entzulea haren barne-munduan zehar bidaiatzera gonbidatuz.