2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Puntua jarrita

Batzuetan bertsotan,
bestetan musikan,
herririk herri kantuz
askotan pozikan;
irribarr(er)ik ez dago
hementxe baizikan,
fundizioan baino
nahi(ag)o dut kasikan.

Hirugarren aldia da
hemen zaudena;
hemen dugu urteko
plazarik onena.
Beti bilatzen dugu
giro nabarmena;
gutxitan etortzea
hori daukat pena.

Nirekin ezkontzeko
eskatu ezkero,
igual jarri ninteke
animotik bero.
Holako gonbitikan
ez nuen espero;
zer pena LarraƱaga
ez dela soltero!

Hiru Kupelakoak
hiru festazale;
handi(e)na Berastegi,
ta gero Zabale;
beti erromerian
mendi eta kale;
gustukua dugula
ez al da seinale?