2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Maltzeta Etxetxo

Azkoititik hasi ta
Elusu tartien,
Azkoititik hasi ta
Elusu tartien,
hortxe jaio zen bera
bien bitartien.
Ai, oi, ene,
bien bitartien,
Maltzeta etxe txoko
baserri batien.

Garai hartan soiƱutik
bizi zen bakarra,
garai hartan soiƱutik
bizi den bakarra,
zeinek ez du goguan
bere irrifarra.
Ai, oi, ene,
bere irrifarra,
jendeak maite zuen
maltzeta iarra.

Herriko plazan edo
mendiko ermitan,
herriko plazan edo
mendiko ermitan,
hanka-markak hor daude
bere ibilitan.
Ai, oi, ene,
bere ibilitan,
punta-puntakoa zen
trikitilaritan.

Grabazio za(ha)rretan
hor daude kasetak,
grabazio za(ha)rretan
hor daude kasetak,
aire aparta zuen
Juanito Maltzetak.
A, oi, ene,
Juanito Maltzetak,
bere piezak dira
gaurko errezetak.

Zenbait erromeri ta
zenbait abentura,
zenbait erromeri ta
zenbait abentura,
hirurogei urtean
soinua(re)n kontura.
Ai, oi, ene,
soinu(ar)an kontura,
izar distiratsua
baigenuen hura.