2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Un blen ble

Festa-giroan gabiltzanean
jan-edanean topera,
giroan jarri beharra dago
besteak eta norbera,
giroan jarri beharra dago
besteak eta norbera,
ta berotzeko alko(ho)la baino
elkarri heldu hobe da.

Un blen ble, un blen ble,
kopa hori, kopa hori,
xirri, hazka; xirri, hazka;
altxa kopa hori!

Jendeak nola gozatzen duen
jarririk atentzioan,
helduek ere jolasten dute
gaztearen prezioan,
helduek ere jolasten dute
gaztearen prezioan,
adinik ez da kontutan hartzen
gustoko dibertsioan.

Un blen ble, un blen ble,
kopa hori, kopa hori,
xirri, hazka; xirri, hazka;
altxa kopa hori!