2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Eserlekua

Eserleku bat estatikoa
ezin naiz joan inora
bainan hala ere
nekatuentzat
atsedena ta mejora
asteburutan zer gertatzen dan
hori behar dut gogora
ni egoten naiz gustora
eta zergatik aztora (bis)
igande goizez bakar-bakarrik
pasata hainbat denbora
hiru amona etortzen zaizkit
meza entzunda gerora (bis)

Bazkal ondoan zer gertatzen dan
orain kontatu nahi nuke
nahiz ta  pisutan ez dadukadan
goizean hainbeste neke
senar-emazte haur batzuekin
nere inguruan jotake
amatxo patxada eske
hiru gozokiren truke (bis)
bainan haurrentzat
bankuak ez du
behar hainbeste bertute
igo ta jaitsi bere oinekin
guzia zikintzen naute (bis)

Arratsaldean eguzkia da
pixkat itzaltzen hasia da
eta ordua nabaritzen dut
ikuskizun nahasia
neska-mutilak nigana etorri
horretxek dauka grazia
salta edo jauzia
ez da gauza itsusia (bis)
nere gainean egiten dute
maite duten kutixia
pena bat daukat
gertatzen dena
ondo ezin ikusia (bis)