2020.01.02
Kupela

Kupela

  • Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Trikitia

Atzera

Errekortari

Landare berriak

Landare berriak nonahi
ari direlako sortzen
hargatik emakumeak
hasi gera zoriontzen
arrakastarik handinak
berak ari dira lortzen
besteak beste dirala
ta orain harri jasotzen

Bizkaian Bolibarkoa
degu Miren Urkiola
harrijasotzen aparta
berdin zilindro ta bola
haseran ez zirudien
emakumien kirola
dagoen mailan usten dut
berari esker dagola

Sardonen plazaratzea
etorri zen berehala
baita erakutsi ere
dohaiak bazituala
txapeldun izateraino
ez da erronka makala
berriro plazaratzean
denok gozatu gaitzala

Orion ere badegu
alaba harrigarria
ikustekoa da nola
astintzen duen harria
oso gazterikan dauka
listoia altu jarria
horrela jarrai ezazu
Idoia Etxeberria