La Rekba

La Rekba

Bilatu & suntsitu

Egin ihes beste norabait,
Inor ez duk hi ulertzeko gai.

Gela ilun honetan negu hotzak isolatuta
Pasa izanak ez du esan nahi guda amaitu denik.
Lizitatzailearekin egindako tratuagatik,
Armak hartu ta frontera itzuliko haiz berriz.

Epe luzean kotizatu den hire lepoari
Prezioa igo dioten unean,
Baturik txanpon beraren bi alde.

Beste kontu-garbiketa zikin bat historialerako,
Pobrearen etxean zoriona beti baidek gutxirako
Ajolik ez du, galtzeko ez ezer asko
Matematikarik ez diat behar nire lanerako.

Zori-txarra ghettotik ihes,
Bi zauritu.
Bilatu & Suntsitu.