Tratamentu Ludovico-a jaso dut 1001 orduz
Ziria sartzekotan errezetatu dit nire medikuak.
Telematiko farlopero, ahobero izan haizenez gero
Pantailaren atzetik programatuko dek gure miseria.
Txakur uni-funtzional pseudo-instituzional subnormala,
Segi zak zaunka, noizbait jasoko duk hezur putaren bat.
Otso bakarti batek ezin alda bere zoria: zori-txar gaindosia
Haren, gure, hire, metamorfosia.
Ezagutu dituk begiz, borreroaren gezurrezko mila egi
Milaka aurpegi, bizitzan zehar topatzera beharturik.
Ziurra gure erorketa, ta lurreratzearen arteko itxaropen tristea
Kakalardo esnatu nauk eta, zer nahi duk egitea?