La Rekba

La Rekba

  • 2019
  • Donostia
  • Punk-rocka

Metamorfosia

Erropa ilunak eta aurpegi zuriak,
Esku-huts, diru gabe poltsikoan
Espaloi zaharraren mermatzeari so.
Urteak atzo, gaur eta beti esaten
Hiri, bai hiri, zapalduko diagula
Denbora pasa ta ez dek aldatu ezer,
Ez behintzat, haien onerako.

Tratamentu Ludovico-a jaso dut 1001 orduz
Ziria sartzekotan errezetatu dit nire medikuak.
Telematiko farlopero, ahobero izan haizenez gero
Pantailaren atzetik programatuko dek gure miseria.

Txakur uni-funtzional pseudo-instituzional subnormala,
Segi zak zaunka, noizbait jasoko duk hezur putaren bat.
Otso bakarti batek ezin alda bere zoria: zori-txar gaindosia
Haren, gure, hire, metamorfosia.

Ezagutu dituk begiz, borreroaren gezurrezko mila egi
Milaka aurpegi, bizitzan zehar topatzera beharturik.
Ziurra gure erorketa, ta lurreratzearen arteko itxaropen tristea
Kakalardo esnatu nauk eta, zer nahi duk egitea?