Dena isilik, astiro,
Presarik gabe
Gure adatsak olatuen moduan
Mugitzean, dardarka
Dena dago dardarka
Bonbillak lehertzen dira
Kontrola jada galdua dut
Oheak txalupa bat dirudi
Izerdia litroka
Azalean, izaretan
Galdu nahi dut epelean
Ondorengo minututan
Limoi koloreko ilargiak
Gure gorputzak argituta
Gelako leihoak zabalik
Berotasuna gure artean
Erlojuen taupadak geldituta
Bihotzenak lasterka
Azala busti da jadanik
Izerdi tantak lodituaz
Kortozirkuituek isiltasuna hautsi dute
Eztanda txikiez
Amaitu da
Txalupak bere burua aurkitu du, porturatu da
Honen ostean, hoberena,
Zure irribarrea