Jada ez dago ezer,
Egun eder haiek,
Ezta zeru argi haiek,
Izar dizdira haiek
Denborak eraman zituen
Ilusio haiek
Maitasun sutsuko
Itxaropen haiek
Baina oraindik hemen naiz amets guztien bila
Berpiztu nahian denak
Irribarre batzuen bila
Negar malkoak utzi
Eta iluntasunetik argira joan.
Inoiz ez galdu barruko itxaropena
Inoiz ez izan inoren eta ezeren beldur
Inoiz benetan maite izan baduzu inoiz
Entzun doinu hau triste zauden une bakoitzean
Leihotik begira aurkitzen zintudan
Ordu txikietan, iluntasunean
Azken eguneko kale kantoiean
Galduta utzitako kemena dut barnean
Baina oraindik hemen naiz amets guztien bila
Berpiztu nahian denak
Irribarre batzuen bila
Negar malkoak utzi
Eta iluntasunetik argira joan
Inoiz ez galdu barruko itxaropena
Inoiz ez izan inoren eta ezeren beldur
Inoiz benetan maite izan baduzu inoiz
Entzun doinu hau triste zauden une bakoitzean
HELDU NAZAZU INOIZ LEHENAGO EZ BEZELA
LAINOETARAINO IRITSI ARTE ZURE ALBOAN
BAINA ONARTU BEHAR AMETS BAT BESTERIK EZ DELA
HORREGATIK EZ DUT INOIZ BERRIRO ESNATU NAHI