2019.06.19
Lappa

Lappa

  • 2010
  • Urnieta (Gipuzkoa)
  • Metala, Rocka

Atzera

2009 (feat. Kea)

Mait

Berriz zure aurrean. Gogoan nauzu?
Zure irribarreak baietz dio
Nire begiek etzaituzte ahaztu
Barealdia ta ondoren enbata!

Eta bat, eta bi, eta hiru
Ezin gelditu
Nire gosearen deia
zure begien bila

Urruntzen ari zarela dirudi bai
baina beste behin laztandu nauzu
Begiradak elkarri iltzatzen dira
Nor baino nor zoriontsuago

Eta bat, eta bi, eta hiru
ezin gelditu
Nire gosearen deia
zure begien bila

Eta bat, eta bi, eta hiru
ezin gelditu
Nire gosearen deia
zure ipurdiaren bila!

Zorrak!