2014.05.26
Lauburu

Lauburu

  • 1978 - 1995
  • Folka

Atzera

Lauburu
 

Lauburu

1978 - Usandizaga


Goiznabarra baño len(Hitzak: John Taylor / Moldaketak: B. Ibarra-Doinua: Herrikoia / Moldaketak: Lauburu)
facebook iconfacebook icon
Ama il zaigu(Hitzak: JosAnton Artze-Doinua: Mikel Laboa / Moldaketak: J. Gurrutxaga)
facebook iconfacebook icon

Formatua: SG


Argi kodea: EU-15


GENEROA

Folka

John Taylor britainiarrak (gitarra, flauta, bouzouki, mandolina) eta Xabier Zabalak (gitarra, ahotsa) sortu zuten Lauburu taldea, 70eko hamarkadaren amaieran, Bilbon. Hasieratik musika zelta eta Euskal Herriko musika uztartu zituzten, garai hartarako nahiko aurreratua gertatzen zen nahasketa batean. Haizea eta Izukaitz taldeek folk-rock ingelesera jotzen bazuten ere, Lauburuk Irlandako herri musika zuen iturburu nagusi. Besteek gero eta modu elektrikoagoan lan egiten zuten bitartean, Lauburukoek musika akustikoa aldarrikatu zuten Lauburu lehen diskoan (Herri Gogoa, 1979).

Madrilgo diskoetxe batekin bigarren diskoa ateratzeak, Balitzako kontuak (Movieplay-Kardantxa, 1980), taldea ezagunagoa egin zuen, nahiz eta azkenean diskoetxeen arteko hainbat gorabeherak taldearen promozio normalizatua eragotzi zuten. Garai hartan John Taylor eta Xabier Zabalaz gain, Maite Garciak (eskusoinua, teklatuak, ahotsa) eta Marije Uragak (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Lauburu. Beste britainiar batek, Mary Dierrek (biolina, ahotsa), osatu zuen taldea hirugarren diskoa kaleratzeko: Beltzaran beltza (IZ, 1983).

Ospe masibotik urruti, sei urte hartu zituen taldeak Ur eta lur (Elkar, 1989) plazaratzeko. Disko horretan, Karmele Sanchezek (gitarra, ahotsa) eta BegoƱa Candelek (eskusoinua, tronpeta, ahotsa) osatu zuten Taylor-Dier-Zabala hirukoa. Lozorro luze baten ondoren, bosgarren diskoa kaleratu zuen Lauburuk, Balusko zinta beltz (Hilargi, 1995). Hura izan zen haren testamentua.

Testua: Andoni Tolosa