Ordura arte inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartutako bost gaztek osatu zuten Leok’k taldea 1968an Zestoan (Gipuzkoa). Herriko lehenengo rock taldea izateaz gain, musika molde hartan euskaraz abesten ere lehenengoetakoa izan zen. Hasierako ibilbidean, frankismo bete-betean, euskal kantagintzaren alde bere aletxoa ematen ahalegindu zen garaietatik dator gaurdaino.