Dardo uxa (Bonberenea Live Sessions)
Soinua: Gorka Alvarez, Eguzki Azkarate, Triku
Bideo grabaketa eta muntaia: Alex Zabala, Iñaki Gerelu, Imanol Uriza
Soinua: Gorka Alvarez, Eguzki Azkarate, Triku
Bideo grabaketa eta muntaia: Alex Zabala, Iñaki Gerelu, Imanol Uriza
Non zure gogoa, non gogoa, han zure zangoa.
Non dago zuloa, sar dezazun hurrengo pausoa.
Urak dakarrena, urak dakar, ta urak daroa; (baina...)
zuri ez dizu egurra baino ekartzen.
Dardo uxa zara suntsiketa masiboaren bila,
eta hegaldiak ezin du airatu barruko samina.
Lurra jotzean nekeza da berriz altxatzea; (baina...)
saiatzeak merezi du nekea.
Mundua zure kontra, kontrako eztarrian daramazu bizitza,
a ze zotin ostia...
Hartu eta, hartu eta eman susto bat!
Mundua zure kontra, dardo uxa zara.
Hartu eta, hartu eta eman susto bat!
Danbor-tarrapata aditzen da zure bihotzean.
Eta erori zara lehenbiziko oztopo xumean.
Muturra apurtuta ez da erraza baikorra izatea; (baina...)
tupust eginez eteten da inertzia.