2022.05.31
Lor

Lor

  • 1998 - 2009
  • Elorrio (Bizkaia)
  • Rocka

Izar berri

Gure gorroto guztiaren jabe zarete!!!

Hainbat urtez zauriak zabaltzen
lege arrotzez nortasuna ukatzen
gazteok eraikitako bide luzea zapaltzen

Zenbat urtetan amorru gosez?
Zuen armekin kolpez elikatzen
zarete gure gorroto guztiaren jabe
jabe

Segi dezagun aurrera adorea galdu gabe

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera
denok batera

Bortizkeri zikin guzti honek
inoiz baino gehiago elkartzen gaitu
itxaropena ez dugula sekula galduko
galduko

Idei gorri bat itzaliz gero
desira berri bat izango da piztua
indar berrituz inoiz aldatuko ez dena
ez dena

Segi dezagun kolpeka adorea galdu gabe

Apur ditzagun hesi guztiak

entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera
denok batera

Gure gorroto guztiaren jabe zarete...


Gaur iragana kiskaliko dugu azkenean
etorkizuna argitu dugu

Iragana kiskaliko dugu azkenean
etorkizuna argitu dugu

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat
izar gorri bat

Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure oihuak
gure oihuak

Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat
izar gorri bat

Izar gorri bat, izar gorri bat....