2022.05.31
Lor

Lor

  • 1998 - 2009
  • Elorrio (Bizkaia)
  • Rocka

Zure doinua

Euri asko egin du, neska
lehenengo laztanetik
amaigabeko gau sutsuak
ezin kendu burutik
alkoholak eraman zituen
lotsaren azken tantak
zein zoriontsu izan garen
denbora guzti hontan

Zure irribarre goxo hura
non galdu ote da?
Ez al zara konturatu
gurea haustu dela
zein gogorra egiten zaidan
bukaera onartzea
zu zoriontsu izatia
nere azken eskaria

Taupada, luzeak,
izan dira maitia
baina orain nere kantuak
ez du zure doinua

Jakin inor ez bezala
maite izan zaitudala
aska ditzagun bihotzak
idatziz atal berri bat
Taupada, luzeak,
izan dira maitia
baina orain nere kantuak
ez du zure doinua

Taupada, luzeak,
izan dira maitia
baina orain nere kantuak
ez du zure doinua

Zure doinua,
ez du zure doinua...