2020.10.22
Maixa

Maixa

  • 1971
  • Altzo (Gipuzkoa)
  • Popa

Bidaia

Bidai zoragarri baten
joan etorriko txartela,
non aurkitu galdezka nabil ni.
Bertan dastatu nahi dittut
plazerra ta gozamena,
soinean dudanarekin itzuliz.

Lehenengo ezpainak bustiz
ondoren eskuak doaz,
irakiten odola zainetan.
Zentzua badut hegaka,
eta oinak berriz dardarka!
Putzura jauzi egitera noa.

Begiaz lehen iritzia,
gustuko dut, eta banoa!
Trago txikiaz hasita
oso osorik irenstera!

Bidexkarik gabe nahi dut
luzeenetik iristea,
garaipena hobea baita!
Izerdiak bat egin dira,
zentzuak egina dit bira,
bai goxo naizela bertan ametsetan.

Kotoizko hodei artean,
sentitzen naiz goxo-goxo!
Zure altzoan egoteak
hau da dena merezi du!

MUXUAK, LAZTANAK!
IGURTZI ETA MIMOAK!
KEINUAK, ÑIKADAK!
KARIÑOZ EGINAK DIRA!