2023.03.14
Mamu

Mamu

  • 2023
  • Hardcorea, Punka

Autorretratua santu mozkor baten gisan

Esnatu naiz ta ez dut hitzik esateko,
beste egun bati tronbila desegiteko.

Norenbeste naizen asmatzearen jokoan
ausaren jostagarri naizela sentitzen dut,
eta metroan, zuen begiradek sastatzen naute, isilka.

Odolustu banakz xedea suspertzeko,
ametsa iraungi bazait zahartu ahal izateko,
azalean zarakartu zaidan pertsonaia nor da?
Autoerruki likatsuan beratzen zitaldu naiz,
eta hogeitamaika urteren akabuan ez dakit
nor naizen, ezta nora noan

Nola errairik eman
soilik oskol banaiz?
Nola baretu
itsasaldi bortitza?

Santutxuko kale grisek gorde euria,
garondotik isuriaz egia erdiak;
lokaleko hormari aspalditik garrasika nabil
baina ez zaio jaregin eratzunik oraindik.

Nola errairik eman
soilik oskol banaiz?
Nola baretu
itsasaldi bortitza?