2023.03.14
Mamu

Mamu

  • 2023
  • Hardcorea, Punka

Gauza guzti hauek

Ustez tolesgabe,
zuria izatez;
eztabaidan beti
sumin guzti hau agortu arte

Gauza guzti hauek, eta gehiago...

Intelektual antza,
argudio sobera,
ideologia zatikatzeko
mihi zorrotza

Plantaz iraultzaile,
barrutik hutsune,
kamaleoiaren trebetasunez
kolorea aldatzen

Gauza guzti hauek
deskribatzen banaute,
nor naiz seinalatzeko inor?

Arima zurruntzekotan
jakin gogoratzen
enpatiaz jokatzeak
beti merezi duela