2023.03.14
Mamu

Mamu

  • 2023
  • Hardcorea, Punka

Mapa eta lurraldea

Olatuak Egian, farolei miazka
eta Gartxoten hitzak hausnartzen euripean:

“bihotza mahai gainean jartzeko gai
garen aldietan izaten da gardenen dioguna”.

Ta Urumeak ibarretik pasatzean
jaurtitzen dizkidan aparretan
sentitzen dut konfesio nahi bat

Haize boladak Amaiurko gazteluan,
arrano beltzen hegapean,
aurrietan idatziak
hainbesteren patuak

Ipar atzemanaz besterik
ezer izango ote garen
besteen hitzetaz biluztuz

Autoaren epelean goazela
sortzen den isiltasuna
gorazarrez ernari da,

ta Baztango sabeletik irristaka
tximiniei darien kedarretan
sumatzen dut
askatzeko behar bat

Eguzki errea Bermeoko portuan,
iraila odolusten doala,
Iñigoren oroimenez larrosak jaurtitzen
itsasora

Kantauriaren urertzean
uhinei harrika natzaiela igartzen dut
heriotzaren hatsa
lepoan