2022.04.21
Maraca Diablo

Maraca Diablo

Munlet electro-punk egitasmoaren erdia da Ina (Mendaro,1972), eta proiektu horren bidez bideratu du bere sormen musikalaren zati handiena. Haatik, Ina geruza anitzeko musikaria da, estilo asko jorratzen eta gozatzen dituena, -bere sare sozialetan sartzea baino ez dago horretaz ohartzeko-. Askotariko alde hori, halaber, Maraca Diablo izeneko izaki misteriotsu eta pertsonalaren bidez kanalizatzen du.

2012an, hain justu, Hail Zigurat! Izenburuko lana plazaratu zuen. Disko horren harira, hauxe idatzi nuen: “Munleten elektro-punk-rock soinutik urrun dagoen proposamena da infernuko maraka honena. Bere jatorria Uler 600 taldean dago. Inak bertan jo zuen Munlet abiatu baino lehen. Zortzi kantuetan gitarra iradokitzaileak eta tempo ertain eta ilunak nagusitzen dira. Oraingoan, rock eskema klasikoetatik hurbilago dauden doinuak idatzi ditu. Abestiak sinpleak izanagatik ere, ñabardurez josita ateratzen dira bozgorailuetatik, konponketa eztiak entzuten baitira han eta hemen”.

Bada, El regreso del niño indio lanarekin bueltatu da deabruaren maraka, zazpi urte eta gero, eta estreinako ahalegin harekin alderatuz gero, disko hau heterogeneoagoa, aberatsagoa, eta Inaren nortasuna eta egun bizi duen unea hobeto islatzen du, gitarren presentziak bere horretan jarraitzen badu ere. Areago, lan biografiko bat ematen du. Bere bizitzaren eta musika zaletasunaren erradiografia zehatza edo potreta koloretsua da, eta argazki horretan, desertuak, ametsak eta hildakoak biltzen dira, alegia, giro onirikoak, atmosfera sikuak eta pasarte ilunak. Hori guztia uztartzeko, baliabide eta erreferentzia asko baliatu ditu.

Erreferentzien zerrenda amaiezina da, grabazioak bere pertsonalitate ipurterrea xehetasun osoz islatzen baitu: Nick Drake, Intxaurbakoitza; western paisaiak, El regreso del niño indio; Spiritualized, Hurbileko izarraren azpitik; electro itzaltsua, Los Muertos; Donosti Sound, Dorme en tua nube; sehaska-kantak, Zapata zein beteko dizu; edo Inak biziki maite dituen Cancer Moon, Yellow Telephone moldaketa tarteko. Inaren proposamena zale askoren gustukoa izango da, bihotzaz eta ezagutzaz eraikita baitago, baina batez ere zintzotasunetik egindako omenaldi bat delako. Musikariaren barrua josi duten artistei luzatutako oparia da, bere ezaugarri propioekin jantzia.

Testua: Julen Azpitarte

Dies Irae

Dies Irae

Bideoa: A.F. Schepperd, jatorriz 'Blockhead: The Music Scene'-tik hartua.

Huts

Huts

Dantzaria: Eneko Etxaniz

Ekoizpena: The_Death_Team

Milia Lasturko

Milia Lasturko

Zuzendaritza: Ina Iriondo

Atzera

Gernika

Atzera

Dies Irae

Bideoa: A.F. Schepperd, jatorriz 'Blockhead: The Music Scene'-tik hartua.

Atzera

Huts

Dantzaria: Eneko Etxaniz

Ekoizpena: The_Death_Team

Atzera

Milia Lasturko

Zuzendaritza: Ina Iriondo

Atzera

Hi, laberintoan

Eten da azala

galdu naiz emeki, goizeko laino artetik, zure hitzak ere ahantzi, gauerdian dira nahasi, inor ez da etorri, hitzordu triste ilunari baina ez negar, munduak ez daki.

airea bezain arina ezjakinaren fedea, gurutzeko itzal zabala, koldarraren aterpea, iluntasunaren argia,
errukiz itzaltzen dena, hitzaren aho zorrotz,
eten du gaua, eten du azala.

gure oinaze guzi,
usteldu ziren poliki,
ta ez dago inor, ez da inor, galdu naiz emeki
goizeko laino artetik.

airea bezain arina ezjakinaren fedea, gurutzeko itzal zabala koldarraren aterpea, iluntasunaren argia
errukiz itzaltzen dena, jaunaren mailu zahar,
eten du gaua, eten du azala.