2020.11.19
Marruma

Marruma

  • 1990 - 1999
  • Tolosa
  • Rocka, Progresiboa, Funka

Atzera

Gogoetak
play_buttonadd_button
EROSI

Gogoetak

1998 - Oihuka


  • Intro(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Barnebidea(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bixigu topaketa(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Nahitaez(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Miren(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Argaltzen(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zuri ala beltz(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Gogoetak(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hara biharra(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • A.H.T.(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • La fiesta irracional(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Bonsaiaren kultura(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Paristik datorren(Marruma)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 52' 34"


Argi kodea: PC-275


PARTAIDEAK

  • Xabier Mitxelena 'Mitxel', ahotsa
  • Mikel A. Atxega, baxua
  • Iban Gurrutxaga, gitarra
  • Mikel Larrarte, bateria

GRABAZIOA

Elkar estudioa (Donostia)


SOINU TEKNIKARIA

Cesar Ibarretxe


EKOIZPENA

Kolo Roman


GENEROAK

Rocka, Progresiboa, Funka

6-18 urteren bueltan zebiltzan Marrumako hasierako partaideak, taldea sortzeko ideiarekin elkartu zirenean. Batez ere bertsioak joz igo ziren oholtzetara hasiera batean, garai berean pixkanaka lehen sormen lanei ekinez. 1992an, Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak bultzaturiko Martxaundi I izeneko lehenego bilduman parte hartu zuten taldearen sortzaile izandako Mikel Larrate, Mikel Atxega, Xabi Zubeldia eta Koldo Sainzek. Horren ondoren, Iban Gurrutxaga iritsiko zen taldera, Koldoren ordez.

1994an Xabier Mitxelena Mitxel batu zitzaion laukoteari, garai hartan boskote bezala grabatu zutelarik taldearen maketa ofizial bakarra, Jon Ander Larrañagaren eskutik. Handik aurrera ekingo zioten lokalean esperimentatuz eta zuzeneko ugarirekin taldearen garapenari, euren estilo eta nortasunaren bila. 1995an Martxaundi II bilduman parte hartu zuten oraindik boskote bezala. Handik gutxira Xabik taldea utziko zuen.

Ondorengo urteetan taldeak bere bilakaerarekin jarraitu zuen, Euskal Herriko hainbat Gaztetxe eta tamaina ertain edota txikiko aretoetan euren jardunaren arrastoa utziz. Urte horietan zehar bidaide izan zuten Alberto Irurzun soinu teknikaria emanaldi gehientsuenetan. Leihaketen garaia ere izan zen tarte hori taldearentzat; Donostia Hiria Leihaketa, Cadena 100 irrati katearena ere fase desberdinetan, eta azkenik Bilborock leihaketaren aitzakiarekin areto eta erakusleiho ezagunagoetara iritsi ahal izan ziren.

Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997) diskan parte hartu zuten, Urruñako Koralys estudioan grabatutako “Paristik datorren” abestiarekin.

1998aren hasieran, Gogoetak (Oihuka, 1998) bere iraupen luzeko diska bakarra argitaratu zuten, urtean zehar hainbat zuzeneko eskainiz. Urte bereko abenduan Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertua taldearen azken emanaldia izango zen, eurek horren jakitun izan gabe. 1999an taldea desegin zuten.

Testua: Wikipedia