Hainbat alditan ikusi gara, baina ez gara lagunak
Nire telefonoa daukazu, baina ez gara lagunak
Neukan jertse bat gustatzen zaizu baina ez gara lagunak
Behin gauzaren bat eskatu nizun, baina ez gara lagunak
Zerbaitek ez du guztiz enkajatzen,
whatsapp talde berdinetan egon arren
Nire presentziak ez dizu molestatzen,
baina ia bakarka ez garen geratzen
Batera eskatu genuen barran, baina ez gara lagunak
Zine iguala miresten dugu, baina ez gara lagunak
Esan nuenarekin bat zatoz, baina ez gara lagunak
Berdin bozkatuko dugun arren, ez gara lagunak
Giro berdinetan elkar ikusi arren,
zerbaitek ez du guztiz funtzionatzen
Gorroto, nik ez zaitut gorrotatzen,
baina elkar maite ere, ez dugu elkar maitatzen