2017.11.29
MG Banda

MG Banda

  • 2006
  • Arratia (Bizkaia)
  • Reggaea, Ska
  • Webgunea

Atzera

Trintxeretatik

Jango dok mehe

Bizitzara lotuten gaituen kateak 
urtetik urtera ugertzen doaz. 
Ondo etorri danok danon kontrakora 
bihurtu jakun jolas barrira. 
Nahikoa da hatz klaskada bat, 
kate hortako beste arrakal bat. 
Konpetizio heziketa 
guztion gain supergizakia. 
Ondo bazauz danak zure pare 
Txarto bazauz auzokoak barre 
Egoai lo eta jango dok mehe. 

Dirue non diruek nork diruegaz zer, 
kontuz ibili hemen da krisia. 
Ebatz dezagun gure herritarrentzako 
zein ete dan ardure nagusia. 
Esan dagigun ba egia: 
zetako ein zan San Mames berria? 
Emoiguzu zirku ta ogia 
hipotekatuz Euskal Herria 
Nahikoa da… 
Ondo bazauz... 

Nahikoa da… 
Ondo bazauz...