2020.06.12
Mihise

Mihise

  • 2019
  • Usurbil (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Bertako hiru kideak lehendik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutakoak dira. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020ko udaberrian kaleratu dute lehen diskoa.

Atzera

Plantak eginez (Pintzeladak II)

Ezikusi

Eramango zuen askatasuna
eskeini eta katea kendu zenion,
akaso bizirik mantentzen zuena
katea bera zela jakinda.
Aspalditik sumatzen zenuen arren, ez duzu etortzen ikusi.
Aspalditik sentitzen zenuen arren, ez duzu etortzen ikusi nahi izan.
Ez duzu ikusi etortzen...
Ez duzu ikusi nahi izan...
Bizitzen uzteko aitzakian hiltzen.