2019.01.09
Minbizia

Minbizia

  • 2018
  • Bilbo
  • Punka

Guiyu

Eguzki beltza irten da zabor mendien atzetik
arrain kutsatuen kiratsa tinta ilun errekatik
haurrak esna daude ezin dute lorik egin
besteak txoratu dira hainbeste hondakinekin

Hainbeste aurrerapen, hainbeste teknologi
beste aktualizazio bat, beste zabor poltsa bat
sarea denona da, epidemia zabaltzen da
zure obsoleszentzia beste nonbai ugaltzen da

Kablez egindako etxetan, txipak landatzen baratzetan
ume gaixoen odola, makina zaharren elikagai
eguneko otordu bakarra litio xerra bat da
segi erosten segi xurgatzen mundua suntsitu arte

Hainbeste aurrerapen, hainbeste teknologi
beste aktualizazio bat, beste zabor poltsa bat
sarea denona da, epidemia zabaltzen da
zure obsoleszentzia beste nonbai ugaltzen da